DBHko wiki nagusira joateko behean klikatu:

arteplastikoak



arteplastikoak2010 wikia
Ongi etorria izan 2009 - 2010 ikasturteko arteplastikoak wikira. Wiki hau joan den ikasturtean egin genuen arteplastikoak wikiaren jarraipena da.

Wiki honen helburu nagusia 2009 - 2010 ikasturteko ikasleen lanak erakustea da. Plastika eta Ikus Heziketa arloko hainbat gai zure esku izateko (arloko edukiak, irudiak eta ereduak, ikasle eta irakasleek egindako irudiak, artisten biografiak eta erreferentziak eta beste hainbat gauza gehiago) jo arteplastikoak wikira.

Zuk ere zure ekarpenak egin ditzakezu: irudiak (marrazki, margo, argazkiak eta abar) edota gai desberdinei buruz dituzun iritziak adibidez. Era honetan, wiki hau denon artean osatuko dugu eta denok zerbait berria ikasteko aukera izango dugu. Zure ekarpenak egiteko Plastika arloko irakasleekin harremanetan jar zaitez eta hauek bidea emango dizute.

Orriaren ezkerreko zutabean duzun aurkibidean, Nabigazioa delakoan, wikian agertzen diren gai desberdinetako lanak erakusten dira. Bertan, interesatzen zaizun gaiaren gainean klikatu eta gai horri buruzko Plastika eta Marrazketa Teknikoa arloetako ikasleen lanen erakusketak aurkituko duzu.

Espero dugu arteplastikoak eta arteplastikoak2010 wikiak Plastika arloko edukiak ikasteko, zure zalantzak argitzeko eta gai honi buruz dituzun ineteresak argitzeko baliagarria izatea, eta batez ere, zure gustukoa izatea.

Plastikako irakasleak.

OHARRA: iradokizunak, zalantzak edo lanak bidali e-mail honetara:
arteplastikoak2010@gmail.com